Apa gaztiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Zumalabe Irastorza, Estitxu Agirre, Leire Moreno, E 2015ko ira. 1a, 02:00

Dakizuen bezela, Sutu Her­nani taldea abuztu osoan zehar ekintza ezberdinak egiten aritu da.
Hemendik aurrera ere horrela jarraitzeko asmoa dugunez, datorren ostegunetik larunbatera, hau da, irailaren 3tik 5era, Gazte Topa­keta antolatu dugu Goizu­e­tako borda batean. Bertan ekin­tza ezberdinak egin, lagun berriak egin eta nola ez disfrutatzeko sekulako aukera edukiko duzue.
Izena emateko zerrenda Garin tabernan dago, eta pertsona bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Oso esperientzi polita izango delakoan, jendea animatzeko gonbidapena egiten dugu. Eramateko gauzen artean: lo-zakua, kantinplora eta bainujantzia.
Bestalde, esan behar dugu herriko gazteok lanean ja­rrai­tzeko asmoa dugula, eta horretarako irailean egingo den bilerara etortzea eskertuko genizueke; kuadri­la guztiek denon artean aben­dura arteko plangintza polit bat egiteko. Badakizue, animatu eta parte hartu, denon artean ikusi dugulako sekulako lana egiteko gai garela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!