Gertatu berri zaigun ezbeharraren aurrean, gure aita benetan maite zenutenen erantzun ikaragarria azpimarratu nahiko genuke.
Momentu gogorrak bizitzea tokatu zaigu; baina une latz hauek leunagoak izan dira zuen guztien maitasun keinu, hitz goxo, besarkada eta animoak ondoan izan ditugulako. Benetan ez dugula ahaztuko!
Egun hauetan jasotako babesa ikaragarria izan da eta beraz, modu xume honetan hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu modu batean ala bestean, gurekin egon zareten guztiei. Bihotzez, mila esker!.