Gaur urtebete izan ziñaten
Olinpiadetan galtzaile
ta San Juanetan botatakuei
begira jarri gatzaie.
Orain ez esan ez dezutenik
zuen hitzik bete nahi, eh?
zuen taldeko batzui galtzia
gustatzen baldin bazaie.
Ordularirik gabe bizi da
pañal artian dallena
ordu bakarra izaten baita
gose edo urdallena.
Alde haundiya izanagatik
gure arteko mallena,
zitara garaiz irixtia da
dezuten lanik zallena.
Sasoya urrun dunak bihar du
anbulantziya hurrian,
erronka beraz, egingo degu
distantzia laburrian.
Zita oroitu nahiko genduke
azkenengo agurrian:
abuztuaren 30a,
Ereñotzuko lurrian.