Gutun hau Plenoko mozioaren kontra bozkatu edo abstenitu egin ziren zinegotziei zuzentzen diet. Establezimendu bateko langileek aurkeztutako mozioaren kontra bozkatu dute, edo abstenitu egin dira, jakinda, langile hauek lana egiten duten establezimendua itxi egingo dutela eta langileek bertatik ateratzen dutela bizitzeko dirua.
Abstenitu egiten diren hauengana zuzentzen naiz. Berdin zaie herritar batzuei gertatzen zaiena, nahiz eta suposatzen den, herritar horien ordezkariak direla. Abstenitu egiten dira, arrazorik eman gabe!
55 urte daramazkit herri honetan, bertakoa naiz; nire ordezkariek ordea (batzuk), paso egiten dute, nahiz eta herri guztiaren ordezkariak direla harro esaten duten. Berdin zaie gertatzen zaiguna. Hernani osoak jakin dezala hau dela PNV, PSE eta Orain Hernanik hernaniarrengatik egiten dutena; eta galdetu diezaiela zergatik duten hain jarrera lotsagabea.
Lotsagabea: norbere onerako akto ilegalak egiten dituen pertsonari deitzen zaio, edo-eta akto inmoralak egiten dituenari.
Nire ustez, lanik gabe geratu diren herritar batzuei zer gertatzen zaien inporta ez izatea nahiko inmorala da.
Eta zer esan, lanik gabe geratzearen alde daudenez? Sozialista eta obrero izena dutenak? Hernaniko bazterren bateko obreroekin izango dira solidarioak!
Ez harritu lotsagabeak deitzen badizuete!
Bukatzeko, jakin dut Orain Hernani kaleratzeen kontra dagoela. Eta nire galdera da, gure kasua ez al da kaleratze bat? Lapurreta bat?
Juan Carlos Lujanbio Olano; Momentuz,Garineko langilea