Astigarragako Haurreskolan estu hasiko dugu ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ceberio Mendiburu, Astigarragako Haurreskolako g 2015ko uzt. 25a, 02:00

Uztailaren 15ean, irailean lehen aldiz Haurreskolan hasiko diren gurasoen bilera izan genuen. Bertan, gure haurrak egongo diren instalakuntzak, funtzionamendu arauak eta hezitzaileak ezagutu eta gure haurrak baldintza egokietan egongo diren lasaitasunarekin oporretara joango ginela uste genuen. Baina, horren ordez kezka handiarekin utzi gaituen ezustekoa jaso genuen.

Haurreskolan dagoen le­ku faltaren arazoa ez da berria eta horri behin betiko irtenbidea emateko aukera egon bitartean, behin behineko soluzio gisa, Udalak haurreskolaren parean da­goen lokala eskuratu du. Baina, lokal hori ez da prest egongo irailerako, baizik eta goizenen, azarorako. Hori horrela izanda, Partzuer­goak irailean hasteko izena emandako haur guztiak onar­tu ditu, eta beraz, guztira 45 haurrek hasiko dute ikasturtea, jakinda, egungo lokalaren tamaina eta gelen banaketak ez dituela aukera egokiak eskaintzen eskaera honi erantzuteko. Gauzak horrela, lokal berria mar­txan egon bitartean gure seme-alabak oso estu egongo dira egungo lokalean. 
Ez dakigu, Partzuergoa, Udala eta Haurreskolaren ar­teko komunikazio edo ko­ordinazio faltaren ondorioz aurkitu garen egoera honetan, baina, egoera salatzeaz haratago aukera aprobetxatu nahi dugu Astigarragan gure haurren hezkuntza zerbitzua hobetzeko dituzten erronken aurrean ar­dura duten instituzioei eran­tzunkizunez jokatu dezaten eskatzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!