Eguraldi ona dela medio jende ugari inguratzen da Urumeako ibai ertzetara inguruaz eta naturaz gozatzera.
Paraje eder hauek denok ditugu gustuko, baina, politagoak dira inguruak zaborrez josita ez daudenean. Bertan bizi garenok ez dugu zertan bertan botata uzten diren zaborrak jasan behar. Hondakin hauek jasotzeko baliabiderik ez dagoenez errepide bazterrean botata utzi beharrean, etxera eramatea eskertuko genuke.
Ez da ezer kostatzen bakoitzak sortutakoa berarekin eraman eta behar den tokian botatzea, hau da, inguruak txukun eta garbi mantentzea, berriz disfrutatzeko.