Kaixo kuadriya!

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Pavon Piquer, Sutu Jaiak 2015ko uzt. 13a, 02:00

Jada bukatu zaizkigu herriko festak, eta hausnarketarako denbora hartu ondoren, go­rabeherak gorabehera, aurtengoak jai borobilak izan direla esan dezakegu. Sutu Jaiak dinamikatik abiatuta aurtengo festetan ekimen berri bat jarri dugu martxan Hernanin, eta hasiera batean behintzat emaitza positiboa izan da.
Jakina den bezala, herriko jaiak beste modu batera bizitzeko asmoarekin denetariko egitarau bat atera dugu aurrera, eta hau honela, festak bukatu zaizkigun honetan, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen: besteak beste, eskerrak Sutu Jaiak-en barnean lanean ibili zareten lagun guztioi, eskerrak ekintzetan parte hartu duzuen guztiei, eskerrak nola ez auzo-lanetara agertu zareten guztiei, eta besterik gabe, Sutu Jaiak-en zapia soinean eraman duzuen guztioi ere! Eskerrik asko denei! Zorionak eta eskerrik asko hobeto esanda!
Azkenik gehiegi luzatu gabe, oraindik ere San Juan suaren garrak bizirik ditugunez, denak, hilak 16 osteguna, Kontrakantxa Gaztetxe­an 20:00etan egingo den asan­blada irekira gonbidatuta zaudetela esan beharrik ere ez dago! San Juanen  ba­lorazioa egitea izango du xedea, baina batek daki non amaituko den!
Besterik gabe, eta berriro ere eskerrak eta zorionak emanaz agurtzen gara!
Segi sua pizten!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!