Betikoak Txaranga

Erabiltzailearen aurpegia Ainara eta Joana Ortega Barrenetxea 2015ko uzt. 10a, 02:00

Ez genuen San Juan Jaien balorazio bilerara joateko aukerarik izan, lastima. Bat edo bestek zalantzan jarri omen zuen bileran ekainaren hogeita bostean Betikoak Txarangak jotako errepertorioa, dotoreegia edo desegokia iruditu zitzaion musika kritiko fin horri edo horiei. Kuadrilen egunean txaranga horri jarraitzen dion jende andana ikustea baino ez dago Hernanin izaten duten harrera ezinhobeaz jabetzeko, herritar mordoaz gain  inguruetako txarangatako musikariak ere izaten baitituzte atzetik miresmenaren miresmenez. Datuak emate aldera, talde honen errepertorioa joan deneko lustroetan en­tzun diegun berbera da, hara. Berrikuntzak ere somatu ditugu, adin guztiei egokitutako moldaketak eta konposaketak, urte osoan zuhur lan egin eta ensaiatu ondoren bakarrik gertatzen dena. Kasualitatea izango da gainera, baina Hernanin eta beste herrietako festetako txarangek hauen errepertorio zati handi bat jarraitu eta erabil­tzen dute, Euskal Herrian eta Frantzian erreferentzia den txaranga baita. Are gehiago esango dugu, hogeita zazpi gauean ere errepertorioa horixe izan zuten, Gudarien Plazan hasi eta Plaza Berriraino jendez bete zuen musika berbera. Faborez, egunpasa egitera etortzen ez eta urtetan zehar lana ezin profesionalago betetzen duten musikariak utz ditzagun bakean, nahikoa zaila baita bestela ere musikariaren egunerokoa. Ardura gaitezen zuzeneko musika bizirik mantentzen, gustuak gustu, amilka badijoa eta oraintxe, artisauaren balioa.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!