Eskerrik asko Hernani!

Erabiltzailearen aurpegia Nélida Villegas Morales eta Claudia Zuñiga 2015ko eka. 21a, 02:00

Aurreko larunbatean, ekainak 13, pintxopote solidarioa egin zen Plaza Berrin. Horre­gatik, eskerrak eman nahi diz­kiogu AMHER elkarteari, eta modu batera edo bestera parte hartu zuten guztiei, nire alaba maiteari laguntzeko. Bere haur­txoa mundura ekartzeko borro­ka­tzen ari da, malformazio bat daukana (jaiotzetiko hernia diafragmatikoa). Hiru aldiz ope­ratu beharko dituzte, eta haurtxoaren egoera larria da. Horregatik, Bartzelonan egon beharra daukate.
Miraria gertatuko balitz, ez dugu ahaztuko horren par­te zaretela. Betirako egon­go gara zuekin eskertuta.
Eskerrik asko Hernani, due­la 10 urte gu hartu izanagatik!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!