TTIP: adibide gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Telleria Aldaregia 2015ko eka. 20a, 02:00

Aurreko idatzietan esan bezala, TTIP izenez ezagutzen du­gun akordioak, bere arbitrai epaitegi propioen eraketa au­rre­ikusten du, gisa bereko bes­te akordioek egin duten bezala; NAFTA (AEB, Mexiko, Kana­da), TPP (AEB, Hego pazifikoko herrialdeak eta Japo­nia)...
Dagoeneko ikusten ari gera nola epaitegi berezi hauei esker, enpresa transnazionalak estatu batzuk salatzen hasiak diren:
-Philip Morris tabako enpresak, Australiako gobernua salatu du, zigarro paketeetan tabakoak eragiten dituen eritasunen argazkiak jartzera derrigortzeagatik.
-Lone Pine enpresa petroleroak, Quebec-ko gobernuari 250 milioi dolarretako kalte ordainak eskatu dizkio Frackinga erabiltzen ez uzteagaitik. Kasu honetan, kontutan hartu behar da gainera, Quebec-ko gobernuak fra­ckin­garen praktika galarazita duela herri galdeketa baten ondorioz bertako herritarrek horrela erabaki zutelako.
-Veolia multinazional fran­tziarrak, Egiptoko gobernua salatu du, langileen gutxieneko soldata 41€tik 71€tara igotzeagaitik. Salaketa CIADI­ren aurrean egin du, Banku Mundia­laren agindupekoa den tribunal bat da.
TTIPa martxan hasiz gero, honelako salaketak egunerokoan ikusiko ditugu. Esta­tuen subiranotasunaren eta herri borondate demokratikoaren gainetik enpresa transnazionalen interesak egongo dira babestuak. Kapi­talismoaren ofentsiba globalean beste pauso bat gehiago. Orain arte ezagutzen dugun ordenamenamendu juridiko guztia erabat aldatuko duena. Jada ez da egongo EZER en­pre­sa hauen jarduera mugatuko duenik, ez legerik, ez estatu subiranotasunik, ezer­txo ere ez. Aberatsen diktadura zentzurik zabalenean. TTIParen aurka antolatu behar gara. Sekulako erasoa da hau, eta gure erantzuna tamainakoa izan beharko du.
Ahaztu baino lehen: PNVk ezetz esan zion aurreko ostiralean (ekainak12) EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean, TTIPa­ren inguruko galdeketa egiteko proposamenari. Zergaitik dago PNV TTIParen alde? Zer motatako alderdia da? Multi­nazio­nalen eta aberatsen aldeko alderdia? Herritarren aurkako alderdia beraz?
Info gehiago: noalttip.blog­­spot.com.es,   www.attac.es/no-al-ttip eta www.monde-diplomatique.es.

Ekaitz Telleria Aldaregia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!