Plenora joateko deia

Erabiltzailearen aurpegia Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko alkatea 2015ko eka. 12a, 02:00


Hurrengo larunbatean, ekainaren 13an, beste herri askotan bezala, Hernanin ere Udalbatza edo Plenoa osatuko dugu. Pasa den maiatzeko udal hauteskundetan hernaniarrok gure Udala osatuko dugun 17 ordezkariak aukeratu genituen; eta larunbatean, eguerdiko 12:00etan egingo dugun Udalaren Osaketa Plenoan 17 ordezkariok gure hurrengo 4 urtetarako zinegotzi kargua hartuko dugu.
Egun alkate izanik, eta hurrengo 4 urtetan alkate izango naizenez ere, hernaniar guztiei dei egin nahi dizuet, gure herriko ordezkaritzaren osaketa honetan parte har dezazuen. Hernaniar guztion artean aukeratu ditugun ordezkariak izanik, hernaniar guztion presentziaz osa dezagun gure Udala.
Larunbatean eguerdiko 12:00etan Udalean elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue nire/Hernaniko alkatearen gonbitea.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!