Perspektiba pixka batekin dena hobeto aztertu daitekeela uste dut, eta egun batzuk pasatzen utzi ditut, Hernanin izan berri diren Hauteskundeen hausnarketa egiteko.
Hasteko, EAJ-PNVk Hernani hobetzeko balio duela uste dugunok badauzkagu pozik egoteko arrazoiak. 2007tik alderdi politiko bakarra izan gara, hauteskundeak joan, hauteskundeak etorri, boto eta zinegotzi kopurua haunditu dituguna. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu babesa eman diguten hernaniar guztiei, eta esan, lortu ditugun lau zinegotziekin lanean jarraituko dugula, oraindik eta ilusio haundiagoarekin.
Bigarrenik, Orain Hernani zoriondu nahi dut, Udaleko gestiora gehitu baita.
Hirugarrenik, PSE animatu nahi dut Hernaniren alde lanean jarrai dezan.
Laugarrenik, Bildu zoriondu nahi dut, helburua lortu duelako.
Eta azkenik, hauteskundeetan izandako abstentzioa azpimarratu nahi dut. EAJ-PNVtik hausnarketa sakona egingo dugu gai honen inguruan, deigarriak baitira gure herrian utzi dituen datuak. Esan, Parte hartze Batzordea eratu bezain azkar, eskatuko dugun lehendabiziko gauza izango dela ikerketa sakon bat egitea. Jakin behar da azken hauteskundeek zergatik sortu duten hain interes gutxi; izan ere, 6.000 hernaniar izan dira botoa ematera gerturatu ez direnak.
Legegintzaldi berri eta ilusionantea hastear da; ba tzuok eta besteek aurrekoan egin genituen akatsak ez errepikatzea espero dut.