Martxa baten lehen notak

Erabiltzailearen aurpegia Joxan Rodrigez Ormaetxea 2015ko mai. 31a, 02:00

“Batek gose diraueno, ez gara asetuko, bat loturik deino, ez gara libre izango”, horrela dio abestiak. Egunero ditugu beharrak, batzuk etxean, ondoan besteak, eta handienak herrialde txiroetan pairatzen ari direnak.
Orain dela egun batzuk, Ne­palen lurrikara jasan dutenen ondorioz, behar horiek handitu egin dira. Baina, aldi berean ezin dut ahaztu, beste herrialdeak ere (gudak, goseak, erbesteratuak, gaixotasunak...) urtero/egunero jasaten ari direna.
Egoera bortitz honen aurrean, jarrera baikorra hartu nahi dut, nire hondar ale txiki txikia jarriz, sufritzen ari direnen beharra arinagoa egiteko xedez.
Gutun honen bidez hau irakurtzen duzunari zuzen­tzen natzaizu, denon artean alez ale, haien eta gure arteko aldea murriz dezagun.
Hau gauzatzeko, daukagunetik, hartu aparte zerbait (2 euro edo gehiago) eta han lanean ari den elkarte bati eman. Hau denok egiten badugu, eta hilabetero ahal bada hobe, agian ez da mundua asko aldatuko, baina, zuk, nik eta batez ere haiek eskertuko dute.
*Besteek zuri egitea nahi ze­nukeena, egin zuk besteei* N.J.
Hauek izan daitezela *Martxa baten lehen urra­tsak*
Euskadiko GGKEen Koor­dinakundea. Laboral Kutxa. 3035 0060 46 0600104607.
Jainkoak bedeinka zaitzatela.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!