Eskerrik asko Hernani!

Erabiltzailearen aurpegia Luis Intxauspe Arozamena 2015ko mai. 30a, 02:00

Eskerrik asko Hernani!
Hernaniko Euskal Herria Bildutik eskerrak eman nahi dizkizuegu hernaniarrei, berriro gugan jarritako konfiantza eta sostenguarengatik. Igandeko hauteskundetan jasotako babes zabalak adierazten du, beste behin ere, Hernaniko herriak bat egiten duela proiektu politiko aber­tzale ezkertiar eta eraldatzailearekin. Euskal Herria Bildutik gure lan eta ahalegin guztia jarriko dugu herritarrengandik jasotako agindua zintzo eta zuzen betetzeko.
Euskal Herria Bildun jakitun gara hainbat eta hainbat hernaniarrek beste aukera politikoak babestu dituzuela; edo bozkatu gabe geratu zaretela. Bada hernaniar guzti horien ahotsa, iritziak eta lana entzun eta kontuan hartuko dugu. Guk nahi dugun herrian herritarrek izango dute protagonismoa, horregatik gure lehen lana udal erabakietan herritarren parte har­tzeko tresnak indartzea, sendotzea eta zabaltzea izango da. Gure leloan esaten genuen bezala herri hau, denok elkarrekin egin eta hobetu behar dugu. Hau da gure bidea, hau izan da beti eta izango da gure konpromezua: Hernaniren alde egitea eta hernaniarrekin elkarlanean aritzea.
Eskerrik asko Hernani!

Luis Intxauspe Arozamena
Hernaniko EH Bilduren izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!