Hernani Hobetzen

Erabiltzailearen aurpegia Glori, Asier, Kistiñe, Beñat, Idurre, Iker, Naiara, Ai 2015ko mai. 20a, 02:00

Lau urte pasa dira 2011n Udal Gobernua hartu genuenetik. Atzera begira jarriaz, azpimarratzeko gai asko dauzkagu:
Eskualdeko Garapen Agen­tzia­ren egitasmoa martxan jarri dugu. Pertsonak, ingurumena, justizia soziala, solidaritatea eta iraunkortasuna erdigunean koka­tzen dituen Ekonomi eredu berritzailea bultzatzeko.
Hezkuntzan ikastetxe guztiekin aritu gara elkarlanean hainbat eta hainbat egitasmoren inguruan hausnartzen; Euska­raren Eguna, LOMCE legearen kontrako ekimena, Eskola Kiro­la, e.a denok elkarrekin landu ditugularik. Eta horretaz gain egiturazko beharrei ere aurre egingo diegu aurten: Urumeako patioa estaltzea, Langileko jangela handitzea eta Elizatxoko psikomotrizitate gela handitzea.
Kirol arloan eragileekin elkarlanean aritu gara, herri mailako dinamikak sortuz eta noski, etorkizunerako beharrezkoak izango diren inbertsioak ziurtatuz (igerilekua)...
Hondakinen kudeaketan eman­dako pausoak eta lortutako emaitzak garrantzitsuak izan dira oso. Errefus kopurua asko jaitsi dugu eta %80tik gora bereizita jasotzea lortu dugu. Erreferente bihurtu da Hernani, eta gure eredua ezagutzera mundu osoko ordezkari politikoak eta sozialak etorri dira bisitan. Zero Zabor herria izendatuta dugu eta horra iristeko bidean.
Energiaren kontsumoan arre­ta handia jarri dugu, energia berriztagarri eta jasangarrien aldeko apustua eginez.
Udal eraikinetan lan berezia egin dugu eta batez ere Udal Ki­rol­degian egingo den inbertsi­o­ak energia kontsumoen jaitsiera nabarmen bat suposatuko du.
Energia garbia hornitzen duten enpresekin kontratuak egin dira… Ur kontsumoari dagokionean,  milaka euro aurreztu ditugu hodiak berrituta.
Ezin espazio txiki honetan sartu herritarrokin elkarlanean landu ditugun egitasmoak hainbat eta hainbat arlotan: Aurre­kontu parte hartzaileak, Kultu­ra, Plaza Feminista, Gazteria, Presoak, Ongizatea, Irisga­rri­ta­su­na, Kooperazioa, Euskara, Me­moria historikoa, eta abar luzea.
Gu bagoaz beste batzuei lekua utzita. Baina, inoiz baino garbiago dugu Udal ordezkariek herritarron sostengua eta lagun­tza behar-beharrezkoak dituztela be­ren egunerokoan jarduteko. Gu hor izango gaituzte prest eta gogoz. 
Eskerrik asko lau urte hauetan ondoan izan zaituztegun  herritar eta udal langileoi.
Hernani Hobetzeko aukera onena EH Bildu delako, zuen botoa eta babesa ematea eskatzen dizuegu, maiatzaren 24an izango diren Udal eta Foru hauteskundeetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!