Lehengo asteartean inauguratu zen Biterin Angel Azkue eta Koldo Azpiazuren pintura eta eskulturen erakusketa.
Kaxko elkarteak, Hernaniko Udalaren babesarekin antolatzen duen aurreneko kultura ekitaldia da, Hernaniko Kaxkoko bi artistari omenaldia egiteko, eta aurrekaririk gabeko arrakasta izan zuen.
Zentzumenentzako luxuzko oparia izan zen. Batetik, ikusmenerako, Angel Azkueren pintura eta Koldo Azpiazuren eskultura eta bozetoen erakusketagatik.
Baita ere, entzumenerako, Eskola-Gurutzeaga abesbatzaren emanaldiari esker; bertaratutakoei dardarizoa eragin zien.
Eta azkenik, dastamenerako, emandako luntx zoragarriari esker.
Esperientzia honek animatuta, erraza da Hernanin ekimen berriak sortzea, ikuspegi desberdinetako herriko semeen baloreak nabarmentzeko; bai kulturaren alorrean, eta baita beste alor batzuetan ere.
Erakusketak irekita jarraituko du maiatzaren 20ra arte, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara publikoarentzako orokorrean, eta gainerako orduetan, bereziki, ikasle talde gazteentzako.
Zorionak eta gure esker onak eman nahi dizkiegu Kaxkoko taberna eta komertzioei, luntxerako produktuak emateagatik, eta baita ere, eskuzabaltasunez lanean eta kolaboratzen aritu diren guztiei, gure bizilagunen balio kulturalak nabarmentzeko egindako aurreneko edizio arrakastatsu honetan, bai erakusketarako obrak uzten, bai erakusketa bera antolatzen, eta baita prestaketa errazten ere.
Mari Karmen Urbialde (Angelen alarguna) eta Ion Azpiazu Goñi (Koldoren anaia)