Eskertza

Erabiltzailearen aurpegia Kistiñe Lujanbio Galdeano 2015ko mai. 16a, 02:00

2015eko maiatzaren 9an Her­na­ni­ko herriak ezetz esan zion LOMCEri, ez dugula nahi horrelako inposaketarik gure herrian. Ekitaldi xume eta polita gelditu zen goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:00etan amaitu ze­na. Helburua, gure hezkuntza aldarrikatzea zen, LOMCE legeak dakar­tzan ondorioak, atzera egite la­tzak ikustaraztea eta guk zer eta nola nahi ditugun hezi gure alaba-semeak adieraztea. Horretarako, Hernaniko ikastetxeak, Herna­niko Hezkun­tza Plataforma, Udala eta herriko hainbat eragile aritu gara bai aldez aurretiko prestaketa lanetan, baita egun horretan bertan ere, atzera eta aurrera.
Argi eta garbi gelditu zen, xirimiriari aurre egiteko gaitasuna, gogoa eta ilusioa baditugula, eta herritarrek ere gurekin bat egiten zutela ikusteak izugarrizko poza eta indarra eman zigun. Idatzi honen bitartez bene-benetan eskertu nahi dugu parte hartu duzuen guztion lana eta ekarpena; ikastetxeetako irakasle, guraso eta ikasleak jo eta ke ikusteak animoak ematen dizkigu aurrera begira ere jardun horretan jarrai­tzeko, elkarrekin are indartsuago egingo diogulako aurre LOMCEk dakarkigun atzerapenari.
Eskerrak eman nahi genizkizuen, bai astetan zehar antolaketa lanetan ibili zareten guztioi, eta baita maiatzaren 9an, festa-protesta goiza hori hain txukuna eta hain hunkigarria egiten lagundu zenuten guztioi, herriko ikastetxeetatik lanean aritu zareten irakasle, ikasle eta gurasoei, herriko eragile eta pertsona guztiei, herritarrak, animatzaileak, (Ainhoa, Oier, Niko, Paxo), abeslari, dantzari, abesbatzak, Pausokako haur eta gurasoei, Ahmer, Saharako lagunei, merkatariei, alkateari…, eta guzti guztiak, berriz ere antolatuko diren ekintzetan eta ekimenetan parte hartzeko anima­tzen zaituztegu; mila mila esker eta hurrengora arte.

Kistiñe Lujanbio Galdeano, Hernaniko ikastetxe, Udala eta Hezkuntza Plataformaren izenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!