Argitu

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso Aldalur 2015ko mai. 12a, 02:00

Gipuzkoako herri batzuetan, nahiz eta etxeko hondakinen sortzea aurreko sistemaren an­tzekoa izan, sistema be­rria­rekin zabortegira laurdena besterik ez da bidaltzen.  Hau argi dago guztiontzat… Gi­puz­koako oposizio politikoaren­tzako izan ezik.
Arrazoi ekonomiko ga­rran­tzitsuak, efizientzia eta aurrezpen energetikoa, ingurumenaren babesa eta bertakoen lanpostuen sortzea direla-eta, Catalunyako 23 udalerrik bosgarren kontainerra kendu eta Atez-atekoa ezarri dute 2014an. Argumentu ba­li­o­­tsuak guztiontzat…Gipuz­ko­a­ko oposizio politikoarentzako izan ezik.
Muga arrazionalak gainditu ostean, Gipuzkoan dagoen eztabaida bakarra ez datza funtsan, jarreran baizik; ez da teknikoa, jarrera politiko etikazkoa baizik. Komunikabide batzuen neutralitate falta dela medio, analisi objetiboa eta zibikoa oso zaila egiten da, esentzia teknikoa disolbatu egiten zaigu zarata eta letra-zopa artean. Honela, nahastea errazten da, hiritarren zentzu ona lainotuz… eta baita gure herrialdearen aurrerapena ere.
Integrala den sistema efiziente batek, fermentagarria dena eta probetxuzkoa dena bereizi behar ditu, eta gainon­tzekoa “ezabatu”, kostu ekonomiko eta ekologiko txikienarekin.  Hau honela izanda, zenbatekoa da zabortegiaren faktura, hiritar eta urteko, Atez-atekoa eta bosgarren kontainerra duten udalerrietan? Europan eta Catalunyan, datu hau erabakigarria da. 91kg materia organiko jaso­tzetik, 15kg jasotzera, zein da kosto ekologikoaren aldea, pertsona eta urte bakoitzeko? …honako hau ere, erabakigarria.
Komunikabideetara jotzen dute behin eta berriro, Atez-atekoak kontainerren kostoak hiru aldiz bidertzen dituela sa­latuz (TVC txostenaren in­ter­pretazio batean oinarrituz). Bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta Atez-atekoa duten udalerrietako zerbitzu buruek kontrakoa ziurtatu… eta, ho­rrela, bost urtez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!