Aurreko astean, eta kasualitate hutsez, Bilduren Gobernuak jakinarazi zigun Urumea ikastolako patioa estaliko duela, Lizeagako bizilagunek eskatu bezala, horretarako erabiliz Bilduk kajoian gordeta dauzkan 3.400.000 euro. Aste honetan, prentsa bidez, jakin dugu ikastetxeetan inbertsioak egingo direla, Etxeberriko bigarren fasea gauzatuko dela, eta kolektibo eta agente sozialei aportazioak egingo zaizkiela.
Albiste oso onak dira, ikastolarentzat eta Hernanirentzat oso beharrezko obrak direlako, baina salatu beharra daukat Bilduren politika egiteko modua. Izan ere, badirudi soilik hauteskundeen bezperatan kezkatzen dela sektore batzuetako arazoak konpontzeaz. Gainera, Gobernu Taldeak ez die bere asmoen berri eman hiritarrei, ez talde politikoei. Eta hori diot, proiektu horiek ez daudelako jasota 2015erako diseinatu dituzten aurrekontuetan, eta beraz, berresten dut ez lituzkeela inbertsio horiek iragarriko, maiatzean hauteskunderik ez balego. Iragarri diot, ez direlako inongo komisiotatik pasa. Espero dugu, aurrekontuaren aldaketak komisio ezberdinetatik pasako direla, eta berehala jarriko direla martxan.
EAJ-PNVk bere egiten ditu proposamen hauek, eta jarraipena egingo die, bai edo bai gauzatu daitezen hurrengo legegintzaldian.
Gero eta gutxiago falta da, guztioan artean ezabatu dezagun Hernaniko kaosa eta desgobernua.