Dakizuen bezala, gero eta gehiago dira Kaxkoko zaratarekin haserre dauden bizilagunak, eta urteak dira asteburuko gauen egoera salatzen dutela.
Ispiluak hautsi, kotxeak markatu, eta pertsianak edo eskaparateak puskatzen dituztenean, inork ez du ardura hartzen. Udalak dio nexo kasualik ez dagoela.
Bitxia da ikustea, zeinen erraz ematen zaion buelta, eta kontuak eskatu frenteko bizilagunari edo ondoko bikoteari, ekintza horiek salatzeagatik.
Gizarte normal batean, arauak betetzen ez dituztenek emango dituzte azalpenak, bere zaratagatik, zikinkeriagatik, pixagatik eta botakengatik.
Arauak ez betetzearen ondorioz diru plus bat irabazi dutenak dira lotsatu behar direnak, beraiek hitz egin behar dute baxuago, molestatuta sentitu gabe beraien jarrera salatzen dugunongatik, herriko autoritateen ildoei jarraiki.
Bere egoera ekonomikoa hobetzen dute bizilagunei huts eginez, eta kexatzen direnen aurrean harro agertu nahi dute?
Serioak izan gaitezen. Uste duzue udaletxeak onartuko didala txutxe eta droga denda bat jartzea bere etxe azpian?
Ikus dezagun nola funtzionatzen duen Donostiako alde zaharreko gauak, eta gero hitz egingo dugu.
Hernanin, batzuek lan egiten dugu Kaxkoa ikusteko bikotez, haur zaratatsuz, komertzio arrakastatsuz eta gau lasaiez beteta. Ez al du merezi saiatzea?