Zapore aniztasuna gaur, jaialdi gastronomikoan

Erabiltzailearen aurpegia Lide Rekondo Urkia 2014ko mai. 11a, 02:00

Udaberriko landareen lora­tzearekin batera, Amherrek, Her­­naniko Elkarte Multikul­turalak, urteroko zita dauka gaur her­naniarrekin: jaialdi gas­tronomi­koa. Janari zaleek, eguer­diko 12:00etatik 14:00­etara dute zita, heme­zortzi he­rrialde ezberdine­tako pla­terak pro­batzeko. Janari pos­tuak Pla­za Berrin jarriko dira; euria egiten badu, Atsegin­degin.
2004an antolatu zuten au­rreneko aldiz, eta aur­ten­goa, hamargarren ediz­ioa da; 2005­ean ez zen antolatu. Ord­u­tik, el­karteko kideek diotenez, Amhe­­rren helburua berbera da: «Festa gastronomikoa au­tok­to­noak eta etorkinak elkar­ eza­gutzeko lekua da. Herri­ta­rrei erakutsi nahi diegu he­men­go le­hen­gai ber­dinekin, etor­kinek pla­­terak bes­te modu batera nola pres­tatzen dit­uzten».

Mokadutxo eta tragoxka bat egiteko txartelak Plaza Berrin jarriko dituzte salgai, hiru euroren truke.

Aurtengo festa gastronomi­ko­rako bi fitxaje berri egin dituzte: Gambia eta Urugay. Iaz kale egin zuten peruarrak ere bueltan dira gaurkoan. Eta noski, baita azken urteetan parte hartu duten hamabost herrialdeak ere, horien artean Argentina, Bolivia, Errumania, Maroko, Senegal eta Sahara, besteak beste. Bertako janaria na­hiago dutenentzat ere, izan­go da aukera. 2013ko edizioaz ge­roztik euskal janak ere, bai baitu txokoa. Hala ere, aurreko urtetako joera ikusita, anto­la­tzaileek diotenez «janari exotiko eta bitxiek arrakasta haundia izaten dute, herritar gehienak probatzeko gogoa­rekin ger­tura­tzen baitara».

Bi pintxo eta edari bat
2004ko azaroan egin zen le­he­nengo esperientzia harek festa honen beharra berretsi zuen, eta baita etorkizunera begira egin behar ziren bi aldaketa nagusiak azaleratu ere: bata, jaialdia uda­berrian, egu­ral­di onarekin, egitea; eta, bestea, ordainketa sistema ezartzea.
Bigarren ediziotik aurrera, Amherrek txartelak egin zituen kobratzeko sistema gisa. Hala, pintxoak eta edaria hartu ahal izateko, dagokion txartela erosi behar da Plaza Berrin bertan, aldez aurretik; hiru euroan salduko dituzte.

«Festa gastronomikoa autoktono eta etorkinak elkar ezagutzeko lekua da»

Musika, zuzenean
Janaria ez da gaurko prota­gonista bakarra izango. Festa-giroa borobiltzeko asmoz, mu­sika zuzenean joko du talde berri batek. Amherren in­gu­ruan lehen pausuak ematen ari den per­kusio taldea da, mu­sikari ma­rokoar, sene­gal­dar eta sa­ha­rarrez osatua. Amherren aurtengo erron­ke­tako bat da talde honen sen­dotzea eta Hernaniko beste nes­ka eta mutil batzuk taldean sartzea: «as­moa txalaparta ere integra­tzea da, horregatik, he­mengo mu­sikariei deia egiten die­gu talde honetan parte har deza­ten».

Haurrentzat, sukaldaritza tailerra
Jaialdi gastronomikoa hasi aurretik, haurrek bereganatu­ko dute pro­tagonismo osoa. Joan den urtean izan zuen arra­kasta ikusita, 8 eta 14 urte bi­tarteko haurrentzat sukal­da­ritza tail­erra antolatu du Amhe­rrek. Tailerra Santa Bar­bara Elkartean egingo da 10:00­­etatik aurrera, eta ber­taratzen diren neska-mu­tilek artoa le­hen­gai duten hiru jaki pres­tatuko dituzte: euskal taloak, Kolonbia eta Vene­zue­lako arepak eta Honduras eta Nikara­guako tortillak.

Ekintza ugari, integrazioaren alde
Festa gastronomikoa Amhe­rrek urtean zehar antolatzen duen ekintza nagusietatik au­rre­nekoa da, baina ez bakarra. Horren ondoren datoz San Joanetako bertsolarien topake­ta eta aerorumba saioak; urrian egiten den Aste Kultu­rala; edota immigrazioari bu­ruz azaroan antolatzen den zinema zikloa.
Dena den, elkarteak lan ga­rrantzitsuena etorkinekin per­tso­nalki egiten du, ahol­ku­la­ritza eta integraziorako orien­­­tatze lanetan. 2013 urtean ze­har, adibidez, 500 bat kon­tsul­ta atenditu zituzten; eta aholku eske hurbildu zirenen ar­­tean, gehiengoa Honduras, Ni­ka­ragua eta Marokokoak ziren.
Azken finean, Amherrek gi­zarteratze lana hartzen du bere gain: «etorkinen inte­gra­zioa eta finkatzea errazten saiatzen ga­ra, egunen batean etorkinek esan dezaten: ‘ni beste leku ba­tean jaio nintzen, baina hemen bizitzea erabaki dut’». Ho­rre­ta­rako, mendi ir­tee­rak, bazkari be­reziak, gaz­telera edota euske­razko kla­seak, etab. antolatzen dituzte: «Ingurua ezagutuz has­ten da bat bi­zi­tzeko auke­ratu duen lekua maitatzen», dio el­kar­teko kide batek.

Datorren igandean, bazkaria
Ekimen bat bukatu gabe, hu­rren­goa jada antolatuta dute Amherreko kideek: hitzordu gas­tronomikoa hau ere; dato­rren igandean, maiatzak 18, izan­go da. Errioguarda-Enea Ja­tetxea­ren laguntzaz, ‘zapore mundiala duen menua’ pres­tatu dute Amerika, Asia, Afrika eta Eu­r­opa­ko platerez osatua. Hernaniarrei gonbidapena lu­zatu diete , baz­karira ger­tur­a­tu, eta Amherreko kideekin ba­tera baz­kari multi­kul­turalaz goza­tzeko. Menuaren prezioa 30 eurokoa izango da eta maia­tzaren 12a baino lehen eman be­har da izena. Informazio gehia­gorako: amher-sos_ racismo@hotmail.com.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!