Gaztetxearen irekiera

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero Etxegoien Kattalin Artola Vazquez Hernanik 2014ko mai. 10a, 02:00

Ohartxo honen bidez, Kon­tra­kantxa Gaztetxearen irikiera astean egingo den bilerara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, gaztetxearen erabileraren inguruan erabakiak hartuko dira eta zuek parte hartzea nahiko genuke. Izan ere, Kontrakantxa zuek ere erabil dezakezue, beraz, interesgarria da denon artean eztabaida eman eta adostasunera iristea.
Zita maiatzaren 12an, as­te­lehena, izango da. Arratsal­deko 19:00tan Kontrakantxa Gaztetxean.
Bestalde, hona hemen as­te guztiko egitaraua:
12an, astelehena: komunikazio brigada 19:00tan.
13an, asteartea: haur jolasak 17:00tan eta xamurtasun tailerra 19:00tan (esterilla eraman).
14ean, asteazkena:  gaztetxeko 1. jolas txapelketa 17:00tan
15ean, osteguna: argazki erakusketa, gaztetxeko beteranoen kontakizunak eta pintxopotea 19:00tan.
16ean, ostirala: mirentxinen eskutik kontzertuak: zain, reincidentes eta bela dj 22:00tan.
Zuen zain egongo gara! Mila esker!
Uxue Montero Etxegoien Kattalin Artola Vazquez
Hernaniko Gazte Asanblada

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!