Hernaniko garbiketa

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz, EAJko bozeramailea, eta Iñaki Arrati 2014ko mai. 8a, 02:00


Apirilaren 29ko Plenoan aurkeztu eta onartu da aldaketa bat, Hernaniko Udalak herriko kaleak garbitzeko FCCre­kin duen kontratuan. Alda­keta da langile gehiago kontratatuko direla garai konkretu batzuetan. EAJtik kontrako bozka eman dugu. Herria nola dagoen ikusita, erotuta gaudela ematen du, baina beste batzuk baino sanoago gaudela uste dugu.
Kontrako bozka eman du­gu uste dugulako proposamena, momentu puntualetan lan­gile gehiago kontratatzearena, motz gelditzen dela Hernani herriak merezi duen bezain garbi manten­tze­ko. Proposamen horrekin ez da haunditzen zepilloarekin es­paloia garbitzeko egun kopurua, eta ez da hobetzeko planteamendu orokorrik egiten. Uste dugu aukera galdu dela hobetzeko Hernaniren irudia, Atez Atekoa jarri ze­net­ik kaltetua. Argi dago Go­ber­nu Tal­deari iruditzen za­io­la herria garbi dagoela eta ez duela hobekuntzarik behar.
Bestalde, ez da ezer esan kartelak jartzeko araudia ez betetzearen inguruan. Arau­di bat dago hori erregulatzeko eta Bilduk ez du betearazten. Zergatik?
Pleno berean esan zitzaigun Gipuzkoako Foru Aldun­diak, Bilduk gobernatua, parte hartze-prozesu bat ja­rri zuela martxan Herna­nin, herri barruko autobus zerbi­tzu­aren inguruan herritarren proposamenak jasotzeko. Bikain, Foru Aldundiko Bilduri interesatzen zaion bakarra ez balitz Hernaniko Bilduk pentsatzen duena. Gai­nontzeko alderdi politikoak ez dira existitzen haien­tzat. Nola esaten zaio alderdi politiko bati bere iritzia ba­karrik inporta zaionean?
Eusten jarraitu beharko du­gu, momenturen batean errealitate hau aldatu daitekeen arte.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!