Karbonera etxe okupatutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Quijano Ugalde, Ainara Mujika Jimenez, Karbonera 2014ko mai. 7a, 02:00

Gauza guztiak jasota, tamalez, karbonera etxea utzi behar izan dugu jabeek kanporatzea burutzea erabaki baitute. Egoera hone­tan, etxean geratze­ak, luzatzen garen egun bakoitzeko isuna eta ondorio legalak dakarzki. Dakizuenez, enpresa eta aldi berean promotora jakin ba­tzuek, Hernanira beste etxe huts bat ekarriko digute. Hau da enpresa kapitalista espekulatzaileen ohiko jarrera, espekulazioak bere fruitua eman arte.
Guk, gure aldetik, militantzian eta sorkuntzan ja­rraituko dugu. Desalojoek okupazio be­rri­ak ekarriko dituztelakoan… Eskarrik as­ko karbonera etxe­a eta proiektua aurrera eram­a­ten lagundu gaituzuen guztioi.
Ikatzako liburu nahiz ma­terialak ongi gordeak ditugu eta laister kokapen berriaz informatuko dugu.
Gora karbonera! Gora Okupa­zioa!
Aiora Quijano Ugalde, Ainara Mujika Jimenez,
Karbonera Etxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!