Kaixo gazte, andre, gizon eta beste!

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero Etxegoien eta Kattalin Artola Vazquez 2014ko mai. 1a, 02:00

Idatzi honen bidez Ko­ntrakantxa gaztetxearen irekiera ailegatzear dagoela ja­kinarazi nahi dizuegu. Hain­beste izerdi eta xagu kaken artean, gaztetxea birmoldatzeari ekin genion gazte mordo batek eta emaitzetako bat Gazte Asanblada kementsu eta baikorra sortzea izan da. Indar hori aprobetxatuz gaztetxe irekieraren astea antolatu dugu, horrek guztiak jarraipena izate aldera eta gaztetxeak bizitza har dezan.
Eragile zein norbanako orori gonbitea egin nahi diogu gaztetxea erabili eta Gazte Asanbladan parte har dezan!
Egon erne! informazio gehiago etortzeko dago eta.
Agur gaztetxe(b)ero bat

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!