Ondo ari gara

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Telleria Olabarrieta Astigarragako EH Bildu 2014ko api. 16a, 02:00

Iñaki Telleria Olabarrieta
Astigarragako EH Bildu

Ondo ari gara
Atez Atekoak Astigarragan urtebeteko ibilbidea egin du. Emaitzak ezin hobeak. %83ko hondakin bilketa selektiboa, zerbitzuaren defizit mailari eutsi eta hobetu, eta 5 lanpostu berri sortu dira.
Hala ere, lorpen hau ezin da inongo alderdi politikori egotzi, herritarron lorpena da. Herri­tarrek egin duten esfortzu txikiari esker hondakinen kudeaketan urrats erraldoia egin du­gu. Astigartarrok harro egoteko arrazoiak ditugu, zorionak!
Jakina da urtebeteko bidean ez dela guztia arrosa kolorekoa izan. EAJ eta EAJpeko sasiplataformak, gezurra eta ma­ni­pu­la­zio etengabeen bitartez, he­rri­tarrak izutu eta asaldatu nahi izan dituzte, euren benetako helburua, erraustegia erai­­kitzea, herritarrei ezkutatuz.
EAJk kezka du herritarren parte hartzearekin. Hamarka­detan, herritarren parte-har­tzeari, bizkarra eman diotenean, orain parte-hartzea? Hain zuzen, ardura politikorik ez dutenean. Susmagarria.
Astigarragan, EAJk bultzatu duen herritarren parte-hartzea hutsaren hurrengoa izan da. EAJk ahaztua izango du, adibidez, Plan Orokorraren onarpena,  Astigarragaren etorkizuna erabat baldintzatuko duena, inolako parte-hartzerik gabe eta alegazio guztiak (milaka sinadura) azalpenik gabe baztertu ondoren onartu zutela?  Zeinen interesen alde lan egiten du? Etxebizitza ugari, erraustegia… Herritarrak ala enpresa eraikitzaileak?
Baina ze hondakin bilketa ba­besten du EAJk? 8 urte izan zi­tuzten sistema berri bat jar­tzeko eta ez zuten ezer egin. Bil­keta sistema aldatu gabe, EAJk herritarroi 2007tik 2011ra %85,7 igo zizkigun hondakin tasak eta zer­bitzuaren kostu garbia 100.000€ garestitu. Zergatik? Erraustegia norbaitek ordaindu behar zuelako: herritarrok, noski.
EAJren eredua horixe da: euren interesak herritarrek ordaintzea.
Iñaki Telleria Olabarrieta
Astigarragako EH Bildu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!