Bi sagardotegi eta txapeldun bakarra, erremonteko finalean

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Los Arcos Ayerdi 2014ko api. 26a, 02:00

Erremonteko final haundia jokatuko da gaur, IV. Sagar­doaren Txapelketako finala. Galarretan, bi sa­gar­dotegi izango dira elkarren kontra: Bereziartua eta Gu­ru­tzeta. Indarrak neur­tu­ko dituz­te­nak, ordea, erre­mon­tis­tak iza­n­go dira. Bere­zi­artuaren ize­­nean ariko dira Etxe­berria IV eta Ion, eta Gurutzeta or­dez­­­katuz Matxin III eta Etx­eberria III. Galarretan izango da, 16:00etatik aurrera.
Hasiera batean, apirilaren 19an jokatzekoa zen finala. Bai­na Etxeberria III-ak sor­bal­­deko arazoekin amaitu zu­en semifinala, eta astebete atzeratu zuten. Gaur, beraz, sasoi betean izango dira lau protagonistak, onena ema­te­ko prest. Eta eman beharko dute, txapeldun izan nahi badute.

Finalera, antzeko ibilbidea
Final haundira iristeko, ibil­bide berdintsua izan dute bi bikote­ek. Ligaxkan, talde des­ber­di­ne­tan aritu ziren: Etxe­berria IV eta Ion A multzoan, eta Matxin III eta Etxeberria III B mul­tzoan. Arerio gogo­rra­go­ak topatu zituzten ligax­kan, eta azken jardunaldian lor­tu zuten, biek, final­erdi­etarako txartela, partidu era­ba­­ki­ga­rria irabazita.
A multzoan, Uterga eta Olazar (Saizar) izan ziren nagusi, ligaxkako hiru partiduak irabazita. Etxe­be­rria IV eta Ionek, bigarren postua jokatu zuten Ezkurra eta Endikaren (Larre-Gain) aurka. Eta baita lortu ere. Partidua eta semifinaletako lekua, biak eskuratu zituzten.
Berdintsu aritu dira Ma­txin III eta Etxeberria III. Jua­risti eta Agirrezabala (Pe­tri­­te­gi) nabarmendu ziren B mul­­tzo­an, partidarik galdu ga­be, eta Gurutzetaren ordez­ka­­riak sailkatu ziren biga­rren.

Semifinaletan, iraulia
Semifinaletan, ordea, hautsi egin zituzten pronostikoak, bi bikoteek. Bigarren postuan sail­­katuta, beste multzoko liderrak izan zituzten aurrez aurre, partidurik galdu ga­be­ak. Eta orduantxe gal­du­ara­zi zie­ten lehena. Bere­zi­artuak na­gusitasunez ira­ba­zi zi­on Petritegiri (40-27), eta Gu­ru­tze­ta gailendu zitzaion Sai­za­rri (40-33).

Bereziartuak eta Gurutzetak, Petritegi eta Saizar kanporatu zituzten semifinaletan, ligaxkan nagusi izan zirenak. Beraz, unerik onenean iritsiko dira finalera.


Ligaxkako bikote onenak kan­poratuta, unerik onenean iri­tsi dira finalera. Os­te­­gun­­ean aukeratu zituzten pe­­lo­tak, eta laurak ziren gus­to­ra. Pelota biziagoak hartu zi­­tu­­en Bereziartuak, eta mo­te­la­goak Gurutzetak. Ez dira ai­tzakia izango, beraz. Gakoa bes­te nonbait egongo da. “Par­­­­­tiduaren hasiera izango da klabea”, dio Etxeberria III-ak.

Etxeberria IV-ak lehen finala
Etxeberria IV eta Ionek, azpeitiarrak biak, bikote be­te­ranoagoa izango dute aur­kari. Aurrelariak lehen­engo finala du gaurkoa, bai­na Ion bikotekideak ez du uste naba­ri­­tuko duenik espe­rientzia fal­­ta: “Aritz kon­fi­a­tuta dago, eta fi­nal ona egi­n­go du, ziur”.
Aurkariek ere, garrantzia kentzen diote horri. “Txispa askorekin ari da jokatzen, eta lana emango digu”, dio Ma­txin III-ak. Etxeberria III izan­go da Kontrapuntua: “40 urte­rekin, kirol-ibilbidearen be­he­rakadan, sari bat da ni­re­tzat, final bat jokatzea”.

Beste hiru partidu, gaur
Gaurko bigarren partidua izango da finala. Aurretik, Ezkurra II-Larrañaga eta Se­gu­rola-Saldias ariko dira. Fi­na­laren ondoren, berriz, Urri­za- Endika eta Juaristi-Barre­netxea IV-ak jokatuko dute hi­ru­garren partidua, eta Juan­enea-Aizpuru III eta Ma­txin VI-Zubirik emango diote amaiera jaialdiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!