Baporeatze askearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Jorge Piris Fernandez 2014ko api. 20a, 02:00

 

Dakizuen bezala, Europar Bata­sunak zigarro elektronikoaren erabilera arautu nahi du Tabakoaren Legediaren bar­ruan. Ezarri nahi dituzten zen­tzugabeko debekuek gaur egungo erabilerarekin bukatuko lukete. Tabakismoaren arazoari soluzioa emateko irtenbidea da askorentzat bapeoa, eta hor ez dute inongo parterik instituzioek: gobernuek, osasun arduradunek, farmaziako lobbiek, tabako industriek, eta are gu­txiago, komunikabideek… Bapeoak funtzionatu egiten due­nez,  etsipena da nagusi.
Intuizioari kasu eginez gero, zigarro elektronikoak tabakoarekin konparatzeak zerga igoera ekarriko du. Gure ustez, erregulazioaren ondorioz, lobbie haundiak bakarrik izango dira gai eskatzen diren baldintzei aurre egiteko: farmaziako industriak eta tabakalerak. Aldiz, denda fisikoek eta online saltzen dutenek itxi beste biderik ez dute izango.
Bide bakarra geratzen zaigu neurri zentzugabe eta injustu hauei aurre egiteko: bapeo askearen aldeko iniziatiba europearrak hasi duen firma bilketarekin bat egin; EFVI (Iniciativa Europea por el Vapeo Libre) eta  ICE (Inciaitiva Ciudadana Eu­ropea). Helburua da 1.000.000 firma jasotzea azaroaren 25a baino lehen. Hernanin apirilaren 26an jarriko dugu firmak biltzeko postua, Kale Nagusian, 10:00etatik 14:00e­tara. Zuen kolaborazioaren zain izango gara. Prozedura honi esker, legea berrazter­tzeko eskatuko diogu Eu­ropako Pa­rla­me­n­tua­ri.
Link interesgarriak:

www.vapeando.com/web
www.yovapeador.blogspot.
com.es
www.e.volutas.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!