San Joan Konpartsak XIX. Dantzari festaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Oñate Lizarralde 2014ko api. 16a, 02:00


San Joan Konpartsak, Dan­tzari Festaren balorazioa egin aurretik, dantzari festa egiten lagundu diguten per­tsonak, komertzioak, sagardotegiak, auzo elkarteak, en­presak, elkarteak eta Udala eskertu nahi ditu.
Aipamena hauek egin nahi ditugu:
Apirilaren 6an, Euskal Herriko 16 dantza talde etorri ziren, 363 dantzarirekin.
Aipamen berezia egin nahi dugu Hernaniko erraldoi eta buruhandien inguruan, lehenengo aldiz parte-hartzeaz gain, ikuskizun polita eskaini zutelako.
Apirilaren 12an, Dantzari Txikien egunean,  7  dantza tal­dek hartu zuten parte, 393 dantzariekin.
XIX. eta  XX. mendeko Euskal Herriko baserritarren erakusketa.
Ramon Garciaren eskutik, IX, X, XIX eta XX. mendeko jantzien hitzaldia.
‘Alaken’ eta ‘Jeki Hadi’ taldeek eskainitako erromeriak.
Laburtuz, esan dezakegu, nahiz eta beti badagoen hobetu beharreko zerbait, aurtengo Dantzari Festako balorazioa oso positiboa  izan dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!