FESTA

Erabiltzailearen aurpegia M. Claire Aduriz Martinez 2014ko api. 6a, 02:00

Egia da, Hernaniko Kaxkoa bizitzeko leku pribilegiatu bat da:

Eliza bertan.
Udala bertan.
Umeentzako ikastetxeak bertan.
Anbulatorioa bertan.
Batetik bestera mugitzeko garraio-bideak bertan: autobusak, trenak, taxiak
Frontoia bertan.
Musika kioskoa bertan.
Komertzio ugari.
Banketxeak bertan.
Eta abar luze bat...

Eta bentaja horiekin guztiekin, zerbait gaizki egiten ari gara, jendeak ez baitu bizi nahi Kaxkoan. Etxebizitzak eta alkilerrak balioa galtzen ari dira, eta errentan bizi diren batzuk ez dute buka­tzen urtea PUBen aldameneko etxebizitzetan.
Pentsatzen dut, gure Alka­teak jakingo duela ze garran­tzia daukan oreka bat bilatzeak batzuen dibertsioaren eta besteen deskantsuaren ar­tean; eta batez ere Kaxkoko bizilagunetaz ari naiz.
Normala al da atzo gaue­an,  ostiral eta larunbat artean, gau «lasai» batean, goizeko 04:00etan, Plaza ondoko PUB­etako ateak ireki eta itxi jarraitzea, bertako musikaren burrunda entzuten zela?
Festa bai, baina denentzat.
Eman dezake etengabe ari direla Kaxkoko bizilagunak kejan. Baina guri bai etenik gabea iruditzen zaigula asteburuero errepikatzen den egoera, orain dela urte aaaasko errepikatzen dena, eta udal arduradunek bul­tzatzen eta babesten dutena.  
Batzuk, geure deskantsurako eskubidea defendatzeko, eta geure familiaren deskantsua defendatzeko, resignazioa alde batera utzi eta beste jarrera batzuk hartzen hasi gara.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!