Kantua ixildu ez dadila

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Jaurrieta Goenaga 2014ko mar. 29a, 01:00

Martxoaren 22an, Astiga­rra­gan, jai-giroan bildu ginen gazte eta ez hain gazteak. Dena dela, jaiegun horretan ez zen parranda bakarrik egin; gazteok ezaugarritzen gaituen errebelde izaera ere presente izan zen, mota desberdineko aldarrikapenak eginez.

Hilabeteak ziren 22ko Gazte Egun hau antolatzen hasi ginela. Aspaldiko partez gazteok elkartzen hasi ginen Astiga­rragako festak ez ziren beste ekintza bat antolatzeko, sortzeko; eta belaunaldi berriak ere bertaratu ziren bileretara, ahots berriak, kantu berriak. Gazte guztion gustukoa zen proiektu baten bidez Astiga­rragako gazteria martxan jarri zen. Pauso bat aurrera eman genuen.

Lehen pausoa emanda, ezin dugu ahaztu bigarrena datorrela, eta ondoren hirugarrena, Machado Sevilla­rrak idatzi baitzuen behin: Cami­nante, no hay camino, se hace camino al andar... Iraganeko akats eta esperientzietatik ikasiz, datozen helburuak finkatuz, lanean jarraituz, antolatuz, ekinez, bidea eginez jarraitu behar dugu; betiko haizeak dakarren kantu berria inoiz ixildu ez dadin.

100 ta 100 200, GORA ASTIARRA!

Aitor Jaurrieta Goenaga
Astigarragako Gazte Asanblada

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!