IQU edo BAKELITE, eta osasun kalteak?

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Uzkudun Illarramendi ASVIAMIEko kidea, eta CCOOk 2014ko api. 5a, 02:00

IQU edo BAKELITE, 
eta osasun kalteak?
Hasi dira botatzen Industrias Quimicas del Urumea enpresako instalazioak, orain MOMENTIVEren jabetzakoak, eta garai batean 104 langileraino lanean izan zituztenak. Beharrezko ikusten dut, mo­mentu honetan, Herna­ni­ko herritarren memorian grabatuta geratzea, enpresa ho­rretan produktu asko erabili zirela kanzerigenoak zire­nak, eta toxikoak; eta horrek ondorio batzuk eragin dituela edo eragingo, langileen osasunean, baita heriotzak ere, produktu horiekin lanean ari­tzeagatik. 
IQUk amiantoa erabiltzen zuen 1965etik, baina 86an erregistratu zen, eta 95 arte RERAren barruan egon zen; Amianto kantitate dezenteak erabiltzen ziren (urtean de­klaratu zituen, 900 kg amianto-crisolito). Gainera, erabili zituen baita ere Silice-kristalinoa, Formaldehidoa eta beste sustantzia kanzerigeno gehiago ere, osasunari  kalte egiten diotenak. 
Produktu horiek ez ziren erabili legeak eskatzen zuen segurtasun neurriak kontuan hartuta. Oso posible da, horregatik, etorkizunean la­nari lotutako osasun arazoak sortzea, eta ez deklaratzea, kaltetuek beraiek eskatzen ez badute prestaziorik edo kalte ordainik.
Mingarria da, jakinda zenbat erabili ziren amiantoa eta silice kristalino hau­tsa, IQUk deklaratu zituela askoz langile gutxiago ari zirela produktu horiekin lanean, berez ari zirenak baino, eta Lan Agintaritzaren pasibotasuna. 
Ondorioz, materia kanzerigeno horrekin lanean aritu ziren langile horiek ez dute eskubiderik lan ondorengo kontrol berezirik izateko (eskaerarik egiten ez badute behintzat). Kontrol horien bidez, aurrez detektatu litezke osasun arazo jakin horiek, eta Laneko Gaitz bezala jo. Adina alde batera utzita, pentsioa igotzea eskatu liteke eta bestelako kalte ordainak. 
Kontu horiek ere gure historiaren parte dira, eta ez ge­nituzke ahaztu behar.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!