Karboneraren aldeko ekin­tza harrobian: 8 urte eta aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Lore Etxeberria Lujanbio, Ainara Mujika, Aiora Quijano, 2014ko api. 11a, 02:00

Larunbat honetan, apirilak 12,  Karboneraren 8. urteurrena ospatzen jarraituko dugu eta desalojo arriskuan gaudenez, merezi duen moduan agur­tzeko ere bilduko gara. Herritar guztiei dei egiten dizuegu larunbatean 12:00e­tan Karbonera parean, okupazioaren aldeko kalejiran parte hartzera. Ondoren, ber­tso bazkariaz gozatuko dugu eta beste sorpresen artean Morau abeslaria gurekin izango dugu. 
Espazio autogestionatu nahiz feministak behar beharrezkoak ditugu eta horregatik, harrobitik bota dugun pankartak adierazten duenez, ozen oihukatu nahi dugu, Gora okupazioa! Gora borroka feminista! Gora Karbonera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!