«Emanaldian jotzeko proposatu zigutenean, proiektu baten bila genbiltzan»

Erabiltzailearen aurpegia Lide Rekondo Urkia 2014ko mar. 30a, 01:00

Xabi (gitarra), Iker (teklatua), Naroa (ahotsa eta perkusioa), Maider (akordeoia), Aitor (biolina eta txalaparta), Jon (perkusioa, txalaparta eta bibrofonoa) eta Ixiarrek (ahotsa, txalaparta eta perkusioa) osatzen dute Zugazti musika talde berria. Hala ere, «talde-taldea» ez direla diote: «batez ere lagun taldea gara, betidanik ezagutzen gara».
Ofizialki taldea ez direla esaten duten arren, esperientzia badute, Ttarlaren Zura emanaldia ez baita dantza talde batekin egiten duten lehenengoa izango. Du­ela bi urte Urnietako Egape Ikastolako dantzariekin Lanbro artean ikuskizuneko musikariak izan ziren. Aurreko esperientziak irakatsita, badakite dan­tza emanaldiak musikatzea berezia bezain arrisku­tsua dela, «musika eta dantzarien arteko elkarlana» gertatzea ga­rran­tzitsua baita. Zailtasun ho­­rrek, or­dea, ez dirudi taldearengan pre­siorik gehitu duenik, urtarrila bukaera arte ez baitira en­tsaiatzen hasi: «azaroan pix­ka bat urru­ti ikusten genuen ema­naldia. Urta­rriletik aurrera, or­dea, to­pera hasi ginen, astebururo en­tsaiatzen eta inauterietako asteburuan bakarrik deskantsatu ge­nuen». Talde­kide ba­koi­tzak bere eginbeharrak di­tuenez, ez da erraza izaten elkartzeko ordu fijo bat bilatzea: «askotan or­du arraroetan en­tsaiatu behar izaten dugu».
Etorkizunari begira, Zugazti taldearen bilakaera zein izango den jakitea zaila da, baina argi dutena da, apirilak 5eko emanaldia ahaztezina izango dela: «esperientzia polita da gure bizitzarako, gainera Hernanin da eta hernaniarrak izanda, oso emozionantea izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!