Betiko zapaltzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Felipe Etxeberria Agirretxe 2014ko mar. 26a, 01:00

Orain egun gutxi, Atzieta ka­letik paseatzean, aspaldi Her­nanin ikusi gabeko pintada bat topatu nuen. Andoni ize­na jartzen zuen pintadak, O letran diana bat marraztuta.
Betiko burugabeek Her­nanin Andoni izena duten herritarrak beldurtzea dute helburu. Lotsagarria da bizi garen herrian, Andoni, Kepa edota Garikoitz izena dutenak mehatxatzea. Ez dakit zein planteamendu politikoren de­fentsan egiten dutela esaten duten, nire ustez, erabat totalitarioa eta baztertzailea dena.
Lerro hauek aprobetxatu eta Andoni izena duten guztiei eman nahi diet babesa, eta halako pintadak egiten dituzten zapaltzaileak kritikatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!