Maiatzak 9, Garaipenaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Blas Mendoza 2015ko mai. 7a, 02:00

Orain dela 70 urte Alemaniak errendizioa sinatu zuenean jarri zitzaion Europan amaiera nazismoari eta  Bigarren Mun­du Gerrari (1939-1945). Lorpen gogoangarri hori hein handi batean sobietar herriaren sakrifizioari zor diogu: Biga­rren Mundu Gerran hil ziren 60 milioi pertsonetatik, ia erdia sobietarrak (errusiar, ukraniar, bielorrusiar, kazakhs­­tandar, uzbekistandar…) izan baitziren. Azpimarratu behar da baita ere, txinatar herriaren eta beste herrien sakrifizioa.
Hollywoodeko film yankietan agertzen ez den memoria historikoa berreskuratzeko eta aldarrikatzeko datorren larun­batean, maia­tzak 9, eguardiko 12:00etan Donostiako Buleba­rretik ma­ni­festazioa antolatu eta ba­bestu dute besteak beste: Vesta, Euskal Herria-Don­bass Komitea, Askapena, Euskal Herria Antifaxista, Boltxe eta Ahaztuak 1936-1977. Animatu zaitezte eta parte hartu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!