Arartekoaren beharra
Arartekoaren aldaketa egingo dutela eta, departamentu horri buruz, zenbait datu jakin dugu.
52 pertsonek egiten omen dute lana, horietatik 38 inongo azterketarik edo oposaketarik pasa gabe, hori da, “a dedo” aukeratuak, “konfiantzazkoak” izan behar baitute Iñigo Lamarkaren hitzetan... Oso jende gutxi omen da, gehiago beharko luketeela. Soldatak oso onak, berea “Konsejero” baten soldata omen da. Kotxeak eta txoferrak ofizialak, etab. etab.
Eta gure galdera: Urtean bi txosten eta Hondarribiako Alardera joateko, holako departamendu bat behar al dugu? Garestitxo, ez?
Koro Etxeberria Aranburu