TTIParen inguruko aurreko testuan, akordio honen inguruko argipen batzuk eman nituen. Ez da inondik inora informazio, kantitate egokiena benetan gertatzen ari denaz jabetzeko baina gaiaren inguruko jakinmina pizteko abiapuntua izan daiteke. Oraingoan oso sinpleki bada ere, TTIPak izango dituen hainbat ondoriotan sakondu nahiko nuke.
Aurrekoan esan bezala, AEBak eta Europar Batasunaren arteko barne merkatu bateratu bat sortzea da akordio honen helburua. Horretarako hainbat eta hainbat araudi (Europar Batasunak dituenak zein berau osatzen duten estatuenak) aldatu beharko dira. Zergaitik? Kontutan artu behar dugu akordio hau merkataritzari “oztopo” egiten dion arau oro desagertarazteko edota lausotzeko egina dagoela. Adibidez, Lan arautegiek “oztopo” egiten diote merkatu askeari, lan eskubideak “garestiak” direlako. Baita Osasunaren inguruko arauak ere, AEBtan onartuta dauden elikagai tratatu asko ezin direlako saldu Europar Batasunean eta beraz produktu hauek saldu ahal izateko debekua ezartzen dituzten arauak deuseztu beharko dira. Edo “Fracking”a. Onartua dago AEBtan baina EBko toki askotan ez. Beraz, araua pikutara!
Nola egingo dute hau? Epaitegi berezi bat sortuko dute. Epaitegi honetan enpresa zein estatu desberdinek egiten dituzten salaketak ebatziko dituzte eta epaitegi nazionalen gainetik egongo dira. Adibidez: Kloroarekin garbitutako oliaskoa saltzen duen enpresa bat Alemanian saldu nahi du bere produktua. Baina Alemaniak badu produktu hori debekatzen duen araudi bat. Enpresak epaitegi berezi horretara jo dezake Alemania salatzera, argudiatuz bere lehiakortasuna mugatzen duela. Kontutan izanda epaitegi honek EBko herrialde guztien zein AEBtako araudien artean, araudi malguenaren arabera ebatziko duela, ez da oso azkarra izan behar konturatzeko Alemania derrigortuta egongo dela produktu hori baimentzea. Baina ez hori bakarrik, enpresak kalte ordainak eskatu ditzazke sufritutako kalte ekonomikoengaitik eta Alemaniak produktua onartzeaz gain enpresari kalte ordainak ordaindu beharko dizkio.
Jarraituko du.