Udaberria da, eta Onddiko magaleko baserri zaharraren aurrean kukuaren kantua entzuten da, baina Plaza Berrin, Irizar tabernatik ez da soinurik ez kantarik ateratzen. Irizar taberna itxi da, neguarekin batera joan da, baina guztiz ez du aldegin. Oroimenak geratzen dira. Gazte garaikoak, lagunekin, egurrezko zolua zuen Irizar tabernan, arbelako mahaiaren inguruan pasatutako larunbata arratsalde goxoak, eta baita garai desberdinetakoak ere, ia gaur arte, barruan, kanpoan, nahiz terrazako mahaietan pasatutako uneak gogoratzen ditut. Nartxi, Juani eta Saltzo, gogoratzen ditut ere, barraren beste aldean beharrean, bezeroak lagun egiten, eta ondorengoak, Patxi eta Tere jardun berdinean, eta baita bertatik pasatutako beste hainbat lagun ere: Nagore, Etxeko… Kolpe handia herriarentzat eta guztiontzat, baina agian Terek jasan du gogorrena, azken une arte Irizarren izan baita.
Irizar taberna itxi da, baina oroimen goxoak, moskatela bezain goxoak, irauten dute.
Agur Irizar taberna, agur eta eskerrik asko!!!