Udaberri Festa 2015

Erabiltzailearen aurpegia Txentxo Elizondo Ubiria-Hernaniko Gure Esku Dago 2015ko api. 23a, 02:00

Apirilak hogeitasei
Hernanin egun kuttuna
Ave Maria parkera
etorri zaitez laguna

Nazioarteko pintxoak
ta paella euskalduna
mago eta pailasoak
dantza, bertso ta ttakuna
Hautestontzi erraldoia
tutore eta jostuna
oihal kate haundi batez
bukatuko da eguna

Aitzaki ederra da ta
etzazu hautsi garuna
Euskal Herria saretu
hori da behar duguna

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!