"Hablemos de Podemos” artikuloa irakurri ondoren, Podemosi “bidea isteko” dei bat zela iruditu zitzaidan: “…dado que las supuestas coincidencias programáticas entre ambos grupos no son tales, y que la irrupción de Podemos va a restarles fuerzas (a la IA) para mantener parcelas de poder que hoy día controlan. Al fin y a la postre, muchos buscan expulsarles de las instituciones o mermarles la capacidad de gestión…”.
Irakurri ostean, beldurraren definizio bat etortzen zait: “oraindik egin ez den zorra baten interesak kitatzea”, alegia. Nire aburuz, posizio edo ikuspuntu honek ikusarazten dituen aurreiritziak Ezker Abertzalearen kupulatik gertu izanez gero edo, pauso bat atzera eman beharazten dit, zeren politikoki sektarioa eta kasta antidemokratikoak izango lukeen posizioa baita.
Orain Hernaniko zirkuluan antolatze lanetan aritu naiz inskribatuta eta zerrendetan ez egon arren, baina Hiritar Plataformak hauteskundeetan aurkezteko aukera izan dezan sinatu dut, kasta (bakoitzak ulertu ulertu beharrekoa) zinegotzi batzuk kanpoan uzteko besterik ez bada ere.
Apirilak 17rako, 500 sinadura jasotzea behartuta dago, Ezker Abertzaleak berak pairatu zuen bezela, ilegalizazioa zelarik. Gaur, Orain Hernani egoera berdinean dago, baina ezberdintasun garrantzitsu batekin: zerotik hasi behar izan du, ezker abertzaleak ez baitu enpatia demokratikoz ez eta etorkizun-senaz jokatzen, bere militanteak kontzientzia zibikoz sinatu dezaten animatuz, hiritar guztiek aukera soziopolitiko zabalagoa izan dezaten, normalean abstenitu egiten diren horiei ere bozkatzeko grina izango luketeelarik…
“Pirata naiz, itsasontzi bat besterik ez baitut. Ontzindi bat izango banu, konkistadore deituko lidakete”… Baina beste esaldi batekin amaitzea nahiago dut, behetik egindako auzolanean aritzeko gonbidapena luzatzeko, ezberdintasun ideologikoak eta aurreiritziak alde batera utzita: “Airean eraiki badituzu gazteluak, zure lana ez da galduko; bertan egon behar baitira. Orain, jar itzazu zimenduak beren azpian” (Henry David Thoreau)… ekologismo eta ekonomi zirkularren sortzailea.