TTIP: Zer da? Zertarako da? Zergaitik ez dugu behar?

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Telleria Aldaregia 2015ko api. 8a, 02:00


2013. urtean jakitera eman zen Estatu Batuak eta Eu­roparen arteko merkataritza askeko akordioa negoziatzeko asmoa. Datozen urteetako egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala guztiz baldintzatuko dute Mer­kata­ri­tzako eta Inbertsioko Elkarte Transatlantiko (TTIP ingelesez). Iragarpenak beteko ba­lira, litekeena da, 2016. ur­tean, Itun hau Europako Parlamentuak onartzea (ez litzateke erreferendumean berre­tsiko). Filtrazioen bidez ezagutzen ari garen datuok eta nagusi den iluntasunak jendarte eta ekologia mugimenduaren eta sindikatuen alarma guztiak piztu ditu.
Negoziazio prozesu osoa isilpe­isilpean eta herrien bizkar egiten ari dira. Europako Batzordeak onetsi du 100 bilera baino gehiago egin dituela multinazionalekin eta antzeko lobbyekin. Gezurra dirudien arren, Europako Batzordeak jakinarazi du Itunaren egiazko edukiak sinatuko direnean bakarrik ezagutuko ditugula. Bien bitartean, filtrazioen bidez, zehaztasun batzuk ezagutzen ari dira.
TTIParen benetako xedea, AEB eta Europako Batasunaren arteko barne merkatu handia sortzea da.
Hori egiteko, Estatu Batuek eta Europako Batasunak aldatu eta parekatu beharko lituzkete produktuen lanketari eta salmenta­ baldintzei eragiten dien araudi juridiko, finantza, ingurugiro, osasun, lan, jabetza intelektuala, zerbitzu publikoaren,... alorrei loturiko araudi oro. Diotenez, egungo araudiak hazkunderako eta mundu mailako enpresa jardueren mugimendu askearen eta aliantza estrategikoen trabak dira.
Eman ditzagun inpaktuen adibide batzuk, gutxi batzuk bederen.
• Lan esparruan. AEBk ez ditu berretsi Lanaren Munduko Era­kundearen zortzi araudietatik sei (derrigorrezko lanarena, askatasun sindikal eta negoziazio kolektiboarena, ordainsari berdintasunarena, bereizkeriarena, gutxieneko adinarena). Lan eskubideek lehiakortasunari traba egiten diotela esaten badute ere, aurreikus daiteke Europako eta AEBko lan araudien arteko hurbilketa handiagoa.
•Elikaduran. AEBn okel­ hor­mo­natua edo oilo­ okela kloro­ disoluzioekin tratatzea baimentzen den bitartean, Europan debekatua dago. Itunarekin, AEB­ko produktuei ateak zabaldu nahi zaizkie.
• Osasunari dagokionez, farmazia­industriaren boterea handituko da, generikoak eranstea atzeratuz eta botiken prezio handiagoa ekarriz.
Itunak aurreikusten ditu nazioarteko arbitraje auzitegiak sortuko direla, ekonomia­ eragileen eta gobernuen arteko gatazkak ebazteko. Tresna honen bidez erabaki ahal izango da nazio­ jurisdikzioak alde batera utzita, zigortu ahal izango dira ere enpresa transnazionalen interes ekonomikoei kalte egingo lieketen Estatuak edo erakunde politiko­ administratiboak. Hauek milioi askotako kalte­ordainak eskatu ahal izango dute haien mozkinak edota aukerak herri baten legeriak edo har litzakeen erabakiek mehatxu egingo baliete.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!