AHT ez!!

Erabiltzailearen aurpegia Joan Sanchez Bolet 2015ko api. 3a, 02:00

 

Inoizko azpiegitura plan beldurgarriena da AHTa. Lurra-ren suntsiketan eta merkantilizazioan oinarritzen den garapen eredu bat inposa­tzen du. Baliagarria da bakarrik garrantzizko ekonomia guneak lotzeko, kapital mugimenduei bidea erraztuz eta hiriak bultzatuz lehia bizian dauden zerbitzu zentru gisa, daukatenen eta ez daukatenen arteko tarte soziala haundituz. AHT da, azken urteetan diru-kutxa publikoetatik egin den lapurretarik haundiena, PSOE eta PPren gobernuek egina, eta oposizioak babestua.
Herritar klasearentzat eraso ekonomikoa nagusi den eta gizarte eta zerbitzu publikoetan murrizketak nagusi diren garai hauetan, irain bat da, lapurretaz gain, eta politika neoliberalen adibide garbi bat.
AHTa pentsatua dago konstruktora haundiek kapitala pilatzen segi dezaten laguntzeko. Gastu guztiak diru publikoarekin ordain­tzen dira, tren hauetako txartelak, berriz, gutxi ba­tzuek bakarrik erosi ditzakete. Abiadura haundiak irudikatzen du klase nagusiaren jokaera txarra. Inkomuni­kabideek “aurrerapenaren trena” deitzen diote, “menderatzailearen trena” dena. Tren konbentzionalak  -de­nok erabilten duguna- behar dituen baliabideak xurgatzen ditu eta herri arteko trenen geltokiak itxiarazten eta ko­txearen erabilera bultzatzen ditu. Zeharkatzen duen lurraldearen zauria sakona eta mingarria da.
AHTak bidai bakoitzeko elektrizitatean  kontsumi­tzen duena eta 25.000 biztanleko herri batek kontsumi­tzen duena berdina da. Kilometro bakoitzeko inber­tsioaren bataz bestekoa, 20 milioi eurokoa da, km bakoitzaren mantenua 100.000-200.000 artekoa urtean, 500 bidaiariko AHT batek 32,5 milioi euroko kostua du, 65.000 euro bidaiari bakoitzeko. AHT, azkenean, erregimen totalitario bati dagokion azpiegitura da, alferrikakoa, suntsitzailea eta garestia...

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!