Harrituta geratu naiz Bilduren prentsa oharra irakurtzean. Dirudienez, uholdeek eragiten dituzten kalteak gutxitzeko nik proposatutako “konponbide” posibleei erantzuten die. Hernanirako lanean 12 urte daramatzadanez, hernaniarrek erabaki duten zinegotzi gisa, berriz esaten dut Udal batek esparru askotan egin dezakeela lan, eta horietako bat da beste instituzioekin adostasunak lortzea herriaren bizimodua baldintzatzen duten edozein arazoren inguruan. Hernaniko Gobernu Taldeak ulertu izan balu ibaia dragatzea zela “konponbidea” uholdeen kalteak gutxitzeko, Uraren Euskal Agentziarekin (URA) lan egitea besterik ez zuen. Dirudienez, desberdinekin adostasunak lortzea ezinezkoa da Bildurentzat.
Errugbi eta futbol zelaiak harrobira igotzea ez dudala proposatu dioenak, harrobia betetzeko epe arazoak tarteko, erakusten dit ez diola entzuten zinegotzi honi edo, besterik gabe, gezurra esaten du sinatzen duen artikuluan.
Azkenik, esan nahi diot Bilduren Gobernu Taldeari, oposizioak bere ikuspegia eman behar duela gobernuaren ekintzen gainean (iritzia eman-kritikatu) eta herriko arazoen aurrean konponbideak proposatu. Desberdina denari, iritzia ematen uztea, entzutea eta errespetatzea demokraziaren oinarriak dira.
Hernanirako lanean 12 urtez aritu ostean, horietatik 8 oposizioan, ikasi dut Bildu ez dagoela ohituta besteek aurpegira esatea ondo egiten ez dutena.
Nik jarraituko dut entzuten, iritzia ematen, ekarpenak egiten eta adostasunak lortzen. Demokrata izaten jarraituko dut, besteek jakingo dute demokraziarako bidean aurrera egiten jarraitzen duten edo dauden lekuan geratzen diren.
Geroz eta gutxiago geratzen da, denon artean lortzeko, Hernanin kaosa konpontzea eta desgobernua.