Gora eta behera

Erabiltzailearen aurpegia Sera Rodriguez Rodriguez Agurtzane Auzmendi Agirre 2015ko api. 1a, 02:00

Beste behin  ere, euskaldunok ikusezin bezala hartzen gaituzte, igogailua behera doa, baina lasai!
Kasu honetan Orona enpresa-kooperatiba da igogailua behera daramana.
Gure etxean, Hernanin, igogailu berria jartzea erabaki da Orona enpresaren eskutik, eta obra hasi aurreko ohartxo bat jarri dute, obraren iraupena, baldintzak, saihestu beharreko arriskuak, etab. adieraziz... Eta hara hor nun igogailua behera doan... ERDARA HUTSEAN!!!
Idatzia Chao jaunak sinatzen du... ba bai «txao, txao»!!!
Ez da lehen aldia Orona enpresa gurean lanean dabilena, duela urte eta erdi edo mantenu lanetan egon ziren eta orduan ere oharrak erdara hu­tsean jarri zituzten, orduan ere igogailua beheraka!!! Baino lasai!
 Hala ere, gu ‘moska txe txe’ xamarrak izaki, telefonoz haiekin harremanetan jarri ginen gure kexa adierazteko, eta Oronaren erantzuna ba... berriro igogailua beheraka!!!
«Hori langilearen arabera izango da: langilea euskalduna bada euskaraz egingo da (igogailua gora) eta ez bada euskalduna erderaz (igogailua behera)».
Beraz «txao txao» berriro, eta beheraka... Eta esandako loteriaren desesperoan euskalduna... Eta halako esperantza batek itsutua ere bai:
-Noizko Oronak «una Ideo ona», barkatu, ideia on bat euskeraren alde?
-Noizko Oronak ‘ezkontz-eraztuna’ euskerari?
-Poztu ginen Korrikaren lekukoa eraman zenutenean, baina noizko Orona Korrika egunero igogailuak gora?
-Noizko kaixo Chao jauna?
Euskal Herrian Euskeraz, gure nahia eta eskubidea delako!
Igogailuak goraka! Kaixo Chao jauna eta kaixo denok!
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!