Orain dela hilabete batzuk, Zulaika sendagileari elkarrizketa bat egin zioten irrati batean. Oso kezkatua agertzen zen. Bere eguneroko lanetan, gero eta gehiago, agertzen ari omen dira, gazte asko eta asko, gaixotasun mentalarekin: eskizofreniak, paranoiak... mota askotako gaixotasun mentalak. Drogen menpekotasunak eta, tratatzen omen ditu.
Garbi utzi zuen guzti honetan drogen eragina, eta azpimarratzen zuen: «ez da bakarrik droga gogorren eragina, kokaina, heroina eta abar... Marihuanak ere bere eragina du, zeren honek garuna pixkanaka-pixkanaka mintzen du. Askotan porro xinple bat erretzeari ez diogu duen garrantzia ematen. Baina badu, eta ez txikia».
Guztiok dakigu herri santu honetan, dena alkoholaren inguruan ospatzen dela, eta droga ibili ere, badabilela... Gauetan ateratzea besterik ez dago, jendea botata eta botaka ikusteko. Lehengo aste bukaeran neska baten esan zidan bezala: «jo, tía, este es un país liberal». Noski, zalantza jarri zitzaidan zein herritaz ariko ote zen... Eta hori bai, garbi ikusi nuena da ez dakiela liberala izatea zer den. Ezta ideiarik ere!
Penagarria da guraso gazteak, ondoan ume txikiak dituztela, porroak liatzen ikustea. Aste honetan hiru ikusi ditut. Eta beste batzuk berriz, parkera eraman beharrean, pintxo-poteoan eta tabernaz taberna ibiltzea umeekin. Seme alabei mezu hori bidalita, noiz esan behar diegu alkohola eta drogak txarrak direla?
Hori bai, kultura aldetik berriz, Hernani ez omen da Gipuzkoaren mediara iristen. Ea noiz konturatzen garen etsaiek nahi gaituzten zuloan erortzen ari garela: zozo-zozo eta drogatuak. A ze mixeria! Noizbait jarriko al ditugu pilak?
Koro Etxeberria Aranburu