Kaleko zarata Andrekale 3 eta 14ren artean
2015eko martxoaren 14tik 15erako gauean Kaxkoko kaleak hartu dituzte bisitari berriek. Dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka desiratua puskatu egin da berriro ere, eta oreka hori hausten dutenak ez gara atsedena nahi dugunak.
Urte asko daramazkigu Txotx Batzordearen promesak entzuten; 2006ko otsailaren 8an dagoeneko, irakurri genezakeen ondorengo testua, Txoootx! baina bajuago izenburupean: “pentsatua dago irratian iragarkiak emititzea, bereziki gazteei zuzenduak, eta herriko autobusean errotulua jarriko da eslogan batekin, Hernanin gozatzeko gonbitea eginez, baina bizilagunen loa errespetatuz”.
Irakurri dezakegu, baita ere; Kaxkoan Udaltzaingoaren presentzia indartzea ere adostu du Txotx Batzordeak, «kontrolatzeko insonorizazio araudia betetzen dela, tabernen ixte ordutegia errespetatzen dela eta kalean pixa egiten dutenak».
Komeni da gogoraraztea udal ordenantzek ondorengoak ere debekatzen dituztela:
7garren artikulua: droga eta alkoholdun edarien kontsumoa.
b) Kanpoan kontsumitzeko edariak saldu edo banatzea ostalaritza establezimenduetan, ez bada terrazan edo udal baimena duen beste instalazio batzuetan.
c) 18 urtetik beherakoei alkoholdun edariak banatu eta saltzea, eta hauek kontsumitzea, bai banatze puntuetan eta baita kontsumitze puntuetan ere.
10garren artikulua: Debekatuta dago bide publikoa zikintzen duen edozer gauza egitea, eta bereziki:
-Edalontzi, botila eta freskagarri ontziak kalean uztea edota kalera botatzea.
Horrela, inguruko tabernak behin baino gehiagotan jakinaren gainean jarri ondoren, badirudi ez entzunarena egiten segitzen dutela, eta udaltzaingoaren aholkua jarraituta, bizilagun batzorde batek beste taberna bat denuntziatu du gaur, oraingoan, ixte ordutegia ez betetzeagatik.
Dibertsioa, noski, baina denen lana da dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka berreskuratzea, besteren artean, Beasain, Irun, Zarautz edo Zumarragan lortu duten bezala.
Kaxko bizirik, Kalean gabean IXILIK
Ion Azpiazu Goñi