Harrotua eta-edo itxutua
«Atez Atekoaren gezurra haundituz doa», zure artikuloan zera diozu Kronikan: «Atez Atekoaren… azkenaurreko gezurra Bilduko eliteak egiaztatu zuen. Esan zuten Europa ez zela ikertzen ari formazio honek martxan jarri/inposatu duen hondakin bilketa eta tratamendua».
Andoni Amonarraiz beti ari zaigu irakasten, zaborren bilketa gauza bat dela dioenean eta tratamendua bestea. Baina gaur badirudi dena Atez Atekoaren inguruan, gezurren zaku berean sartzea komeni zaiola... eta bihar zer?
Karmenu Vella komisariak, Bilduren DATUAK Europan ereduzko hartu ditu. Nor ari da gezurretan Atez Atekoa aztertzen/inbestigatzen ari direla diozunean? Asko jota, tratamenduaren azpiegiturak aztertzen ariko dira, bere garapen mantxoa dela eta.
Orain astiro goazela, goazen gezurrak kontatzera eta “gezurtia” eta bere laguntzaileak agerian uztera.
1) Carlos Ormazabalek: «Guk, argi daukagu emaitzak antzekoak direla 5. edukiontziaren eta Atez Atekoaren artean»… bere herrian (Zegaman) bakarrik, kontenedore berde-grixaren erabilpena asteko egun bakarrera mugatzen dute... 2) Carlos Ormazabalek, gezurra dio berriro honakoa ziurtatzean: «Tolosan, kontenedoreekin %76 gainditu dutela iragarri berri dute»… Tolosan, bide publikotik kontenedore berde-grixa kendua izan zen.
3) «Donostian, urtean biztanleko 79 kilo jasotzera heldu da 5. edukiontziaren bitartez» (Denis Itxaso). Giltzarekin edo txartelarekin uzten dutenen media besterik ez da, ez zentsu osoarena... Eta horrela ehungarrenera arte.
Kontuan hartuz urtean pertsonako 100 kilo materia organiko sortzen dugula, gutxi-gorabehera, zentsu totalaren arabera, Atez Ateko gipuzkoar eta nafar herrietan media 84 kilokoa da (5.edukiontziarekin Bizkaian 4,5 kilo, Gipuzkoan asko jota 15 kilo, nahiz eta EAJ-koei lotsa eman datu hau zabaltzeak).
Emaitza ez da literaturarekin neurtzen, DATUEKIN baizik, eta hor galera edo “derrota tekniko” bat onartu behar duzue. Arrazoi honek gezurrak kontatzera bultzatzen zaituztete enpate politikoa mantentzeko… komunikabide konplize batzuen laguntzarekin, fabore sektareoak egiteko joera dutenak, lan dibulgatiboak baino.
Iulen Lizaso Aldalur