Tres eran tres y ninguna era buena zioen telebistako telesail baten izenburuak. Hernani, Usurbil eta Astigarragako Udalek sagardoa bultzatuko dutela irakurtzean, izenburu hori etorri zait burura.
Herritar normalok galdetzen duguna da: Zergatik ez da eskualdeko Udal guztien artean sagardoa bultzatzeko plan bat adosten? Garapena, laguntzak, ibilbideak, etab.? Zer dute komunean hiru herri hauek, beste behin elkartu eta gainerakoak kontuan ez izateko?
Erantzuna argia da: Bilduk gehiengo absolutua du hiru herri hauetan. Besteetan Alkatetza dute, baina ez dituzte Plenoak kontrolatzen. Beste behin agerian geratzen da, Eskualdeko Garapen Agentziarekin eta Garbitaniarekin gertatu den moduan, beraien arteko ekintzak bakarrik eramaten dituztela aurrera. Gainontzekoekin akordioak lortzea edo kudeatzea ez dator bat Bildurekin. Esklusioa deitzen zaio honi.
EAJ alderdiak praktika hauek salatzen jarraituko du; uste dugu gai guztiak pertsona guztion artean landu behar direla: zugandik gertu daudenak eta urruti daudenak. Guztiok dugu zer emana; guztiok aberastu dezakegu edozein proiektu. Partizipazioa eta inklusioa deitzen zaio honi.
Ez da ezer falta jarrera hauek aldatu, eta Hernani kaos eta sektarismotik ateratzeko. 2003-2007 legegintzaldian egin genuen, eta berriz ere egingo dugu.
Andoni Amonarraiz Gomez
EAJko bozeramailea