Urumea bailarako pertsona askori sortzen digu buruhauste handia ibaiaren ur jarioa handitzeak. Hori dela eta, uholdearen eragina leuntzeko proposamen xume bat egin nahi dut idatz lerro eta marrazki hauen bidez.
Proposamena sinplea da: Ibaiak bere ibilbidean eta itsasoak, maria gorabehera, duten altueraren aldea baliatuz hodi batzuek eraikitzea ur emariaren gehiegizkoa har dezaten. Hodien ahoa ibaiak ohikoa duen mailan jarriko lirateke. Ibaiak bere neurrian ura daramanean ez lukete urik hartuko, baina, maila igo orduko hodi horietatik itsasoraino zuzenean bideratuko litzateke automatikoki soberako ura.
Bere sinpletasunean ideia ona ala baztergarria izan daiteke. Nik bota dut, beste batzuentzat ere sormen akuila izan dadin. Gero, mintzo daitezela teknikoak.